Suk Suk

via Filmazpit — 2022/11/23 13:03:00 GMT+2

Helduaroko homosexualitatea tratatzen duen film txinatarra.

Sinopsia: 70 urteko Pak, erretiratzeari uko egiten dion taxilaria, Hoi izeneko 65 urteko aita ezkongabearekin dago parke batean. Nahiz eta biek beren sexualitate disidentea ezkutatu duten, harro daude lan gogor eta determinazioarekin sortu dituzten familiez. Hala ere, hasierako topaketa labur horretan, urte askoan zapaldua izan zen zerbait azaleratzen da. Bi gizonek beren istorio pertsonalak gogoratu eta elkarri kontatzen dioten bitartean, etorkizun posible bat ikusten dute elkarrekin. Suk Suk-ek hirugarren adinean sartzear dauden bi gizonen eguneroko une sotilak aztertzen ditu, Txina hegoaldeko tradizio kantondarrak ezarritako itxaropenen eta norberaren nahien arteko borroka.

Zuzendari eta gidoilaria: Ray Yeung. Aktoreak: Tai Bo, Ben Yuen, Patra Au Ga Man, Lo Chun-Yip, Kong To. Herrialdea: Hong Kong (Txina). Hizkuntza: kantonera. Izenburua: Suk suk (kantonera), Un printemps à Hong-Kong (fr), Twilight's Kiss (en).

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Suk Suk 2019 CHINESE 480p BluRay H264 AAC-Putlocker5movies.me
Suk Suk 2019 CHINESE 720p BluRay H264 AAC-VXT
Suk Suk 2019 CHINESE 1080p BluRay H264 AAC-VXT

Zip archive suksuk_eusOna.zip — Zip archive, 19 KB