Sikumi (Izotzetan)

Azpitituluak-eus 2017/02/22 13:35:00 GMT+2

Alaska iparraldeko Iñupiat komunitatean filmatutako laburra, haien hizkuntzan (bertako Inuit-ak dira Iñupiat herria). Hiru gizonen arteko drama bat, komunitate isolatu txiki batean krimen batek izan dezakeen oihartzun bereziaz hausnartzera eramaten gaituena. Laburren atalean, saria jaso zuen bere urteko Sundance festibalean. Kuriositate gisa, laburrean lan egin zuen argazki-zuzendari gisa Cary Fukunagak, True Detective telesailaren sortzaileetako batek.

Izenburua: Sikumi, On the Ice (en), Izotzetan (eu). Zuzendari eta gidoilaria: Andrew Okpeaha MacLean. Aktoreak: Brad Weyiouanna, Tony Bryant, Olemaun Rexford. Imdb

Azpidatziak bat datoz Youtubeko bertsio honekin. Youtubeko bideoak jaisteko, erabili Firefox nabigatzailean Download Helper luzapena. Horrekin, eta hemen itsatsitako azpidatziekin, zure etxean/ordenagailuan ikus dezakezu euskaraz.

Zip archive Sikumi.eus.srt.zip — Zip archive, 1 KB