Sar'ayet (Circumstance)

via Filmazpit — 2021/12/21 16:18:00 GMT+2

Lesbianismoa eta errepresio sexuala Iranen, horixe film honen gaia. Persieraz egin zen, baina ez Iranen, baizik eta Libanon, eta han ere arazoekin, baimena lortzeko gidoia ezkutatuz.

Sinopsia: Atafeh eta bere anaia Mehran musikaz, arteaz eta jakin-min intelektualaz inguratuta hazi izan dira. Atafehek fama eta abentura ditu amets, eta bere lagunik onena Shireenekin batera Teherango azpimundua arakatzen ari dira gaztetasunak ematen duen bizitasunarekin eta diren bezalaxe izateko erabaki irmoa hartuta. Mehran etxera itzuli da droga-adikzioagatik errehabilitazioan egon ondoren, eta oso aldatuta etorri da, gainbeheran den munduaren, egoera hartara eraman zuen munduaren aurka borrokatzen ahaleginduz. Ez du batere gustuko Atafehek eta Shireenek daramaten bizimodua ezta euren artean sortzen hasia den harremana ere.

Zuzendari eta gidoilaria: Maryam Keshavarz. Aktoreak: Nikohl Boosheri, Sarah Kazemy, Reza Sixo Safai, Soheil Parsa, Nasrin Pakkho. Ekoizpèneko herrialdeak: Estatu Batuak, Iran, Frantzia, Libano. Hizkuntza: persiera.
Izenburua: persieraz, شرایط‎, Šar'ayet; En secret (fr), Circumstance (en), Zirkunstantzia (eu). Iraupena: 105 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Circumstance 2011 LIMITED DVDRip XviD-Counterfeit
Circumstance_2011_READNFO_DVDRip_XviD_AC3_26K_Persian
Circumstance.2011.LIMITED.DVDRip.XviD-SceneLovers

Zip archive circumstance-eusk.zip — Zip archive, 15 KB