Ryuu to Sobakasu no Hime

via Open Data Euskadi cc-by-sa — 2023/12/10 16:50:00 GMT+2

Zientzia-fizkiozko animea da, animazio japoniarra. Berez, Ederra eta piztia fabularen moldaketa sui generis bat da, dramaren, abenturaren eta musikalaren ukituekin besteak beste.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Ederra_eta_piztia

Sinopsia: Suzu Naito da filmeko protagonista, norabide jakinik gabe bizitzan alderrai samar dabilen 17 urteko neskatoa. Institutuan dabil ikasle modura, baina amaren heriotza goiztiarrak sufrimenduan barne bildua dauka aspaldian. Traumek eta lotsaizunek konplexuekin itotzen dute, eta ez du lortzen bere adineko neska-mutilekin harreman iraunkor eta aberasgarririk. Alabaina U izeneko espazio birtuala deskubrituko du, eta han dena irudituko zaio eder, eramangarri. Errealitate birtual simulatu horretan oro da koloreko, oro da musika, oro dira kreatura fantastiko adeitsuak. Mundu horretan, "Belle" izeneko pertsonaiaren rola hartuko du Suzuk, eta kantari eta influencer ospetsua bihurtuko da.

Zuzendari eta gidoilaria: Mamoru Hosoda. Aktore ahotsak: Kaho Nakamura, Takeru Satō, Kōji Yakusho, Rira Ikuta. Izenburua: Belle: The Dragon and the Freckled Princess (en), Belle (fr, eu, es). Jatorrizkoa: 竜とそばかすの姫 Ryū to sobakasu no hime; dragoia eta printzesa pekatsua. Ekoiztetxea: Studio Chizu. Herrialdea. Japonia. Hizkuntza: japoniera. Iraupena: 122 min.

Azpidatzien bi aukera doaz zip-ean. Remux izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

Belle.2021.NORDiC.1080p.REMUX.BluRay.AVC.DTS-HD.MA.5.1-VideoGod
Belle.2021.NORDiC.2160p.REMUX.UHD.BluRay.HDR.DV.HEVC.TrueHD.Atmos.7.1-VideoGod

Eta Haiku izenekoa beste hauekin:

Ryuu.to.Sobakasu.no.Hime.2021.BluRay.HAiKU
Belle.The.Dragon.And.The.Freckled.Princess.2021.720p.BluRay.x264.AAC-[HQCINEMAS.COM]

Zip archive BELLE-ryu-EUS.zip — Zip archive, 67 KB