Robowar

via Filmazpit — 2021/09/14 17:50:00 GMT+2

Robowar edo "Robot da guerra" B seriekoa esan ohi den film horietako bat da, Predator film amerikar entzutetsuaren kopia bat, funtsean.

Sinopsia: Filipinetan, Robowar izeneko robot bat, oraindik garapen fasean dafoena, bere sortzaileen kontroletik askatzen da, eta bere bidean dagoen guztia suntsitzen hasten da. Robotaren sortzaile Macherrek mertzenario talde bat biltzen du, robot hilgarria atzeman eta desaktibatu ahal izateko. Baina banan-banan taldeko kideak hiltzen ditu Robowarrek. Traman aurreratuz, deskubrituko da robotaren barnean ez dela dena teknologikoa, eta gizatiar zantzuak ere badaudela.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Predator

Zuzendaritza: Bruno Mattei (Vincent Dawn ezizena erabiliz). Ekoizpena: Franco Gaudenzi. Gidoia: Rossella Drudi. Argazkia: Riccardo Grassetti. Musika: Al Festa.. Aktoreak: Reb Brown, Catherine Hickland, Massimo Vanni, Romano Puppo, Claudio Fragasso. Iraupena: 105 min. Ekoizpeneko herrialdea: Italia. Hizkuntza: Ingelesa.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

Robowar.1988.1080p.BluRay.x264-CREEPSHOW

Azpidatzi hauek agertu ziren Filmazpit-en.

Zip archive robowar_eusONDO.zip — Zip archive, 17 KB