Richard Jewell

via Open Data Euskadi, cc-by-sa — 2021/09/27 16:40:00 GMT+2

Richard Jewell, 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetako segurtasun zaindaria zen, eta bera egon zen tokian bonba jarri izanaren susmagarri izan zen egun batzuetan (Atlantako Centennial Park-eko bonba: bi hildako izan ziren, eta 11 zauritu). Gizon onkote eta bakarti bat, poliziak eta prentsak errudun bezala jazartzen dute Richard, eta ez da izango erraza bere defentsa antolatzea.

Benetako gertaeren kontakizuna da filma, oinarritzen da pare bat erreportaia sakonetan. Clint Eastwood zuzendari fin eta kontserbadoreak gogoko duen istorio horietako bat; errebeldia eta sistemaren kontrako salaketa, baina gizon arruntaren balio kontserbadore eta tradizionalen ikuspegitik, nolabait.

Zuzendaria: Clint Eastwood. Gidoia: Billy Ray. Aktoreak: Paul Walter Hauser, Sam Rockwell, Kathy Bates, Jon Hamm, Olivia Wilde. Herrialdea: AEB. Iraupena: 129 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Richard.Jewell.2019.BDRip.x264-GECKOS
Richard.Jewell.2019.720p.BluRay.x264-GECKOS
Richard.Jewell.2019.1080p.BluRay.x264-GECKOS
Richard.Jewell.2019.BRRip.AC3.x264-CMRG+BRRip.XviD.AC3-EVO
Richard.Jewell.2019.BRRip.XviD.AC3/MP3-XVID
Richard.Jewell.2019.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Richard.Jewell.2019.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Richard.Jewell.2019.720p.BluRay.x264.AAC5.1-[YTS.MX]
Richard.Jewell.2019.1080p.BluRay.x264.AAC5.1-[YTS.MX]
Richard.Jewell.2019.720p/1080p.BrRip.x265.HEVC-PSA

Zip archive Richard.EUS.zip — Zip archive, 48 KB