Resident Evil (2022-)

Azpitituluak-eus 2024/02/04 10:50:00 GMT+2

Zonbi-mundu batean garatutako bideojokoa, jatorri japoniarrekoa, aktoredun telesail bihurtua oraingoan, aurretik filmak eta animeak eragin izan dituen frankiziaren jarraipen gisa.

Sinopsia: Zonbi epidemia eragiten duen birusa aurkitu eta ia hiru hamarkadara, agerraldi batek Umbrella Corporation-en sekretu ilunak argitara aterako ditu. Jade eta Billie Wesker 14 urteko ahizpak New Raccoon Cityra joan dira bizitzera, fabrikatutako hiri korporatibo batera. Baina zenbat eta denbora gehiago eman bertan, orduan eta gehiago konturatzen dira hiria dirudiena baino gehiago dela, eta aita sekretu ilunak ezkutatzen egon daitekeela. Mundua suntsi lezaketen sekretu ilunak.

Showrunnerra: Andrew Dabb. Plataforma: Netflix. Urtea: 2022. Aktoreak: Lance Reddick, Ella Balinska, Adeline Rudolph, Tamara Smart, Siena Agudong, Paola Núñez, Ahad Raza Mir. Hizkuntza: ingelesa.

Zortzi atalekoa izan zen lehen denboraldia, baina tamalez hiru bakarrik lortu ditugu euskaraz. Eta hiru azpidatzi horiek bat etorriko dira bertsio honekin:

Resident.Evil.S01.COMPLETE.720p.NF.WEBRip.x264-GalaxyTV[TGx]

Zip archive resident_s01_partzialki.zip — Zip archive, 55 KB