Reacher (2022-)

Azpitituluak-eus 2024/02/22 10:55:00 GMT+2

Jack Reacher da akziozko ikus-entzunezkoen frankizia bat, zeinean Tom Cruise protagonista dituen film batzuk egin diren (hemen dugu Jack Reacher: Never Go Back), eta Amazon Primek telesail bihurtu du gero Reacher izen sinpleagoarekin. Oinarrian Lee Child akziozko best-sellerren idazlearen liburu sorta eta pertsonaia dago.

Sinopsia: Tipo supergihartsua da Jack Reacher soldadu-ohia, eta oso azkarra gainera (ez dirudien arren) eta jatorra, bere lagunen laguna.

Showrunnerra: Nick Santora. Plataforma: Amazon Prime Video. Aktoreak: Alan Ritchson, Serinda Swan, Shaun Sipos, Ferdinand Kingsley, Robert Patrick.

Bigarren denboraldia da hemen duguna, 8 atalekoa, bat etorriko dena bertsio honekin:

Reacher.S02.720p.AMZN.WEBRip.x264-GalaxyTV

Zip archive reacher_s02_eu.zip — Zip archive, 129 KB