Rambo Last Blood

via Open Data Euskadi, cc-by-sa — 2021/12/21 16:06:00 GMT+2

First Blood edo lehen odola izeneko film txukun batekin hasi zen Rambo pertsonaiaren saga Sylvester Stallonek. Hurrengoak pixkat jokoz kanpo geratu diren disparate jihadista eta anti-komunista batzuk izan ziren, eta orain, azken odol honetan, berriro AEBetara eta borroka ustez egokiagoetara itzuli da pertsonaia... Kritika ez da oso komentzitua azaldu.

Sinopsia: Direnak eta ez direnak bizi eta gero, John Rambo etxeko errantxora erretiratu da. Atsedenaldia, ordea, eten egiten da, biloba desagertu egin baita Mexikoko muga zeharkatu eta gero. Beteranoak bidaia arriskutsu bati ekingo dio neskaren bila, inguruko kartelik bihozgabeenetako bati aurre eginez, eta desagerpenaren atzean emakume zuriak salerosteko sare bat dagoela ohartuko da. Mendeku gose, azken misio bat bete beharko du, berriro ere borrokarako ahalmenak erakutsiz.

Zuzendaritza: Adrian Grunberg. Antzezleak: Sylvester Stallone, Paz Vega, Marco de la O, Sergio Peris-Mencheta, Oscar Jaenada, Yvette Monreal, Adriana Barraza, Rick Zingale.
Gidoia: Matthew Cirulnick, Sylvester Stallone.
Argazkia: Brendan Galvin.
Musika: Brian Tyler. Herrialdea: AEB. Iraupena: 90 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Rambo.Last.Blood.2019.BDRip.XviD.AC3-EVO
Rambo.Last.Blood.2019.1080p.Bluray.DTS-HD.MA.5.1.X264-EVO
Rambo.Last.Blood.2019.720p.Bluray.X264-EVO
Rambo.Last.Blood.2019.720p.Bluray.x264.AAC-ETRG
Rambo.Last.Blood.2019.720p.BluRay.800MB.x264-GalaxyRG
Rambo.Last.Blood.2019.1080p.BluRay.x264-[YTS.LT]
Rambo.Last.Blood.2019.720p.BluRay.x264-[YTS.LT]
Rambo.Last.Blood.2019.1080p.Bluray.x264.AAC-ETRG
Rambo.Last.Blood.2019.1080p.BluRay.1400MB.DD5.1.x264-GalaxyRG

Zip archive Rambo Last Blood - Eus.zip — Zip archive, 18 KB