Perfect Days
- Urtea
- 2023
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Wim Wenders zuzendari alemaniarrak Japonian filmatutako pelikula hau 2023ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, non Koji Yakusho protagonistak Gizonezko Aktore Onenaren saria irabazi zuen.
Tokioko komun publikoak garbitzen dituen gizon bat. Bere bizitza errutina zorrotz eta baketsu bati lotuta dago: goiz esnatu, landareak zaindu, lana gogotsu egin eta, bere aisialdian, kasetean musika entzun, liburuak irakurri eta argazkiak atera. Gizon horren iraganari buruzko xehetasunak pixkanaka azaleratzen diren bitartean, filmak eguneroko gauza txikietan edertasuna eta duintasuna aurki daitezkeela erakutsiko digu.
Izenburu originala: Perfect Days.
Zuzendaria: Wim Wenders.
Gidoilaria: Wim Wenders eta Takuma Takasaki.
Aktoreak: Koji Yakusho, Arisa Nakano, Tokio Emoto, Sayuri Ishikawa.
Herrialdea: Japonia / Alemania.
Jatorrizko hizkuntza: Japoniera.
Iraupena: 124 minutu.
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:
Perfect.Days.2023.1080p.BluRay.x264-KNiVES
