Padre Padrone
- Urtea
- 1977
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Sardiniako nekazal eta abeltzainen bizimoduaren erretratu gordin eta ederra, 1977ko Canneseko Festibalean Urrezko Palma irabazi zuen film honetan.
Taviani anaien film hau Gavino Ledda irakaslearen historian oinarritzen da: pastore analfabeto izatetik Italiako filologo ezaguna izatera igaro zena, sardinieran espezializatua. Gogortasun hunkigarria duen filma da hau, bereziki lehen zatian, eta soinuaren erabilpenean zenbait berrikuntza ekarri zituen. 1977ko Canneseko Festibalean arrakasta handia izan zuen, Urrezko Palma eta Nazioarteko Kritikaren Saria irabaziz. Halere, Sardinian txarto hartua izan zen, uharteari buruzko irudi txarra ematen zuelakoan; autoreek argudiatu zuten mundu osoko nekazarien bizimoduaren gogortasuna irudikatu nahi izan zutela, baina Omero Antonutti protagonistak urteak igaro ditu uhartera joan gabe, biztanleek egiten zioten boikota zela eta. Azken urteetan aitortu zaio Sardinian filmari bere balioa
Sinopsia: Gavino nekazal familia behartsu baten seme zaharrena da; txiki-txikitatik bakardadea eta isolamendua ezagutu du, aitak eskolatik atera baitzuen mendian abeltzain aritzeko. Bere adineko lagunek ere ez dute bizimodu hobea. 21 urterekin, Gavino soldadutzara doa eta han ikasten du idazten, irakurtzen, eta italieraz mintzatzen. Horrekin batera, aitak inposatutako ia-esklabutza bizimodutik ihes egitea lortuko du, hizkuntzalari bihurtzeko.
Fitxa teknikoa: Zuzendariak: Taviani anaiak. Ekoizpena: Giuliani G. De Negri. Gidoia: Taviani anaiak. Musika: Egisto Macchi. Argazkia: Mario Masini. Muntaia: Roberto Perpignani. Jantziak: Lina Nerli Taviani. Antzezleak: Omero Antonutti, Saverio Marconi, Marcella Michelangeli, Fabrizio Forte, Nanni Moretti, Stanko Molnar, Gavino Ledda... Izenburua: Aita ugazaba (eu), Père-patron (fr), Padre patrón (es).
Bi fitxategi doaz erantsita. AVI izenekoa bertsio honetarako da:
Padre padrone.avi (1,36 Gb)
Eta Melite izena duena, beste hauetarako da: