Charley Bowers-en laburrak
Charley Bowersen izena zeharo ahaztuta zegoen, baina 2001ean Frantzian bere 15 filmen kopiak agertu ziren.
Astigarrako Musika Eskolan antolatutako emanaldi baterako, 3 ale euskaratu eta prestatu ditugu: 3etan Bowers bera da protagonista, asmatzaile baten gisara agertzen da, frantsesezko bertsioetan Bricolo izenarekin ezaguna egin zena. Bricolo, teknologia sinesgaitzenarekin liluratuta, eguneroko zailtasunak saihesteko asmakizun inposibleenak asmatzeko beti prest dagoen tipo bat da. Hain zuzen ere, asmakizun hauen bitartez animazioaren munduan bere esperientziaren onena erakusten digu Charley Bowers-ek, zine mutu osoko eszena harrigarrienetarikoak sortuaz.
Horra hiru filmen azpidatziak eta fitxak:
Hiru film laburrak, Youtuben, euskarazko azpititulu eta guzti:
- Now you tell one (1926) (fr: Non... tu exagéres)
- He done his best (1926) (fr: Invention moderne)
- Many a slip (1927) (fr: Bricolo inventeur)
Azpitituluak Blanki Soraluzek euskaratu ditu.