Navalny

Azpitituluak-eus 2023/06/25 12:48:23 GMT+2

Errusiako oposizio politikoko elementu bat da Aleksei Navalni, 2020an Novitxok agente toxikoarekin pozoitu zutena (Putinen inguruak aginduta, dokumental honetan iradokitzen denez. Horretatik sendatuta, Errusiara itzuli zen bere aktibismoarekin jarraitzeko, eta hau argitaratzen dugun unean espetxean dago.

Dokumental hau 2020-2021 urteen artean ekoitzi zen, Navalniren inguru politiko eta pertsonalak bultzatuta, CNN eta HBO etxeentzat. 2022ko urtarrilean estreinatu zen Sundance festibalean eta 2023ko Oscarretan dokumental onenaren saria jaso zuen.

Zuzendaria: Daniel Roher. Iraupena: 98 min. Ekoizpen herrialdea: AEB. Hizkuntzak: errusiera, ingelesa.

Azpidatzi hauek euskaratu dira, ingelesetik eta automatikoki, Zital hacker euskaldunak antolatu duen zerbitzu honi esker, zeinak darabilen Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronalaren APIa. Testuan ez da ukiturik edo zuzenketarik, asmo esperimentalez bere horretan partekatzea erabaki baitugu. Gehiago jakiteko, ikus albiste hau.

Fitxategi erantsian, hain zuzen, euskarazko SRT-a doa, eta haren sorburu izan den ingelesezkoa. Sinkronizazioa bertsio honetarako da:

Navalny-2022-CNN-HBO-1080p-w.subs-x265-HEVC.mkv

Zip archive Navalny-ENG-EUS.zip — Zip archive, 76 KB