Momenti di Trascurabile Felicità

via Open Data Euskadi, cc-by-sa — 2021/12/21 17:19:00 GMT+2

Paolo galdera existentzialekin bizi den gizona da: atea ixtean hozkailuaren argia itzaldu egiten da? Zergatik dago kristalak puskatzeko mailua kristalezko kristal baten atzean? Zergatik "beti zugan pentsatzen dut, baina ez egunero" esaldia ez da hain polita? Bere buruari galderak egiteaz gain, Paolok maniak ere baditu, batez ere une egokia kalkulatzea scooterrarekin semaforoa gorrian pasatzeko. Halako batean, zoritxarrez, gaizki kalkulatu du eta auto batek jota hil da, eta ustez zeru edo paradisura iritsiko da, non, burokraziazko akats baten ondorioz, jakinarazten dioten mundura itzuli behar duela. Hori bai, baldintza batekin, ordubete eta 32 minutu geratzen zaizkio, ez bat gehiago. Bizitzako une gogorrak zuzendu eta bere emazte Agatarekin eta seme-alabekin berriz egoteko aukera aprobetxatzen saiatuko da Paolo.

Zuzendaria: Daniele Luchetti. Jatorrizko eleberriak eta gidoia: Francesco Piccolo. Aktoreak: Pif (Pierfrancesco Diliberto), Thony (Federica Johanna Victoria Caiozzo), Renato Carpentieri, Franz Cantalupo,
Vincenzo Ferrera, Roberta Caronia, Angelica Alleruzzo. Herrialdea: Italia. Hizkuntza: Italiera.
Izenburua: Momenti di Trascurabile Felicità (it, jatorrizkoa), Ordinary Happiness (en), La alegría de las pequeñas cosas (es). Iraupena: 93 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

momenti di trascurabile felicità 2019 bdrip 720p
Momenti.di.trascurabile.felicita.2019.BD

Zip archive MOMENTI- EUSK-ona.zip — Zip archive, 37 KB