Mind Game

via Euskal Encodings — 2023/12/12 17:15:00 GMT+2

Nagusientzako anime edo animazio japoniar nahiko esperimentala, komedia dramatikoa nolabait generoaren aldetik.

Sinopsia: Nishiren ametsa da manga marrazkilaria bilakatzea. Egun batean, Myon institutuko aspaldiko laguna berrikusiko du (harengana maitemindua zegoen Nishi), eta harekin joango da bazkaltzera, Myonen familiaren jatetxera. Eta bazkarian direla, yakuza batzuek eraso egingo diote jatetxeari. Erasoa bortitzean Nishi hil egingo dute, baina halako linbo fantastiko batera gurutzatzen du bere izanak, non bere heriotza ber-bizitzeko aukera izango duen.

Zuzendari eta gidoilaria: Masaaki Yuasa. Jatorrizko manga komikia, izen berekoa: Robin Nishi. Animazio zuzendariak: Yūichirō Sueyoshi, Masahiko Kubo. Arte zuzendaritza: Tōru Hishiyama. Ekoizpena: Studio 4°C. Aktore ahotsak: Koji Imada, Sayaka Maeda, Takashi Fujii. Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: japoniera.

Izenburua: マインド・ゲーム, transliteratuz, Maindo Gēmu, baina ingelesezko Mind Game (buruko jokoa) hitzen transkripzio zuzena da azken batean.

Azpidatzien bi aukera doaz itsatsita zip-ean, eta izenaren arabera (Kaa / Haiku), bat etorriko dira bertsio hauekin:

Mind Game[2004] KAA.es
Mind.Game.2004.1080p.BluRay.x264-HAiKU
Mind.Game.2004.720p.BluRay.x264-HAiKU
Mind.Game.2004.iNTERNAL.BDRip.x264-HAiKU

Zip archive Mindgame_eus.zip — Zip archive, 46 KB