Maudie

via Open Data Euskadi — 2019/12/28 18:10:00 GMT+2

Maud Lewis artista kanadiar autodidaktaren biopic bat. Formakuntzarik gabe, eta sekula zirkuito artistikoetan parte hartzeko intentziorik gabe, arte forma xalo, koloretsu eta 'folk' bat garatu zuen Lewisek, eta ez zuen 60 urte bete arte errekonozimendu hedaturik lortu. Gainera, eskuetan artritis larri bat izan arren garatu zuen bere margolaritza, eta txiro-txiro bizi izan zen, bere senar arrain-saltzailearekin, gela bateko etxetxo txiki batean biziz. Hain zuzen ere, etxe hori berreraiki egin zuten filma egiteko, originala bere kokapenetik hartu eta Art Gallery of Nova Scotia museora erman zutelako. Gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Zuzendaria: Aisling Walsh.
Gidoia: Sherry White.
Aktoreak: Sally Hawkins, Ethan Hawke, Kari Matchett, Zachary Bennett, Gabrielle Rose.
Izenburua: Maudie (en, fr); Maudie, el color de la vida (es).
Ekoizpeneko herrialdeak: Irlanda, Kanada.
Hizkuntza: ingelesa.


Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Maudie.2016.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]
Maudie.2016.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]

Zip archive Maudie - Euskera zuz.srt.zip — Zip archive, 20 KB