Mary Shelley

via Open Data Euskadi — 2020/12/29 18:12:00 GMT+2

Mary Shelley idazlearen biopic bat. Shelleyk idatzi zuen Frankenstein eleberriaren itzala handia da ekoizpenean, eta filmaren une bizienak Shelleyk sortutako liburu eta izakiaren inguruan daude. Idazlearen bizitza azaltzen digu, batez ere bere guraso ospetsuen eragina (William Godwin eta Mary Wollstonecraft filosofo eta idazleak) eta Percy Shelley poetarekin izandako harreman gorabeheratsua. Mary Shelleyk bere lana argitaratzeko izan zituen oztopoak ere agertzen dira filmean. Zuzendaria saudiarra da, eta emakumezkoa, Saudi Arabian ofizio hori duen lehenbizikoa nonbait.

Zuzendaria: Haifaa al-Mansour. Gidoia: Emma Jensen. Aktoreak: Elle Fanning, Maisie Williams, Douglas Booth, Bel Powley, Ben Hardy, Tom Sturridge, Stephen Dillane, Joanne Froggatt, Hugh O'Conor. Ekoizpeneko herrialdeak: AEB - Erresuma Batua - Luxemburgo - Irlanda - Australia. Iraupena: 121 minutu.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Mary.Shelley.2017.720p.BluRay.X264-AMIABLE
Mary.Shelley.2017.1080p.BluRay.X264-AMIABLE
Mary.Shelley.2017.BRRip.XviD.AC3-XVID
Mary.Shelley.2017.BRRip.XviD.MP3-XVID
Mary.Shelley.2017.720p.BRRip.XviD.AC3-XVID
Mary.Shelley.2017.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Mary.Shelley.2017.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG

Zip archive Mary.Shelley.2017.EUS.zip — Zip archive, 33 KB