Twist à Bamako

via Filmazpit — 2025/01/31 16:55:00 GMT+1

1962ko Bamako (Mali) berrian kokatzen da istorioa, herrialdeak independentzia lortu berritan. Samba gazte idealista, gobernu sozialista berriaren aldekoa, herriz herri dabil iraultza zabaltzen. Bidaia horietako batean Lara ezagutzen du, bere borondatearen kontra ezkondutako emakumea. Twist musika, askatasun gosea eta amodio ezinezko bat nahasten dira, garai hartako esperantza politikoaren eta tradizio kontserbadoreen arteko talka bortitza.

Zuzendaria: Robert Guédiguian.
Gidoilariak: Robert Guédiguian eta Gilles Taurand.
Aktoreak: Stéphane Bak, Alicia Da Luz Gomes, Saabo Balde, Bakary Diombera.
Herrialdea: Frantzia, Senegal, Kanada eta Mali.
Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa eta bambara.
Iraupena: 129 minutu.
Generoa: Drama historikoa eta erromantikoa.

Zip archive mali-twist_eusk.zip — Zip archive, 31 KB