Mortal Engines

Gau Beltz 2020/11/13 17:10:00 GMT+2
2018ko filma, zientzia fikziozkoa.

Milurteko pasatxo igaro da Hirurogei Minutuko Gerrak gaur egun ezagutzen dugun mundua suntsitu zuenetik. Lurra, orain XXXII. mende inguruan, hiri erraldoi eta mugikor handiek populatzen dute. Hiri horiek elkar irensten dihardute, lehengai eskasia gero eta nabariagoa delako. Tom Natsworthy Londres hiri mugikorrean bizi den nerabe bat da, historia ikaslea, zeinak antzinako gizakien (gure garaiko teknologia) teknologia bilatzea atsegin duen, museoaren hobe beharrerako. Alabaina, patuak etorkizuna aldatuko dio eta hiri baketsutik kanporatuko du, hala, mundu arrotz eta zital hartan bizitzea egokituko zaio, hirietatik at, soilik Hester Shaw nerabe bortitz eta urruna duela bidelagun, mundu gordin horretan hezia, umezurtza. Bi nerabeek munduari aurre egiteko bide bat bilatu beharko dute, bizitzen jarraitu nahi badute.

Zinema kritikari ugarik film kaskartzat hartzen badute ere, ni gauerdira arte erne eta entretenituta mantendu ninduen. Zientzia fikzioa maite duen edonorentzat film ederra da, mundu distopiko eta post-apokaliptiko batean bidaia zirraragarria egitera eramaten zaituena. Ezohiko gaia da hiri erraldoi eta mugikorrena, baina filmak gaur egungo gizartearen akatsak ere isladatzen ditu etorkizunekoak balira bezala. Philip Reeve idazlearen Mortal Engines (2001) eleberrian dago oinarrituta.

Euskarazko Wikipedia: Mortal Engines (filma)


Zuzendaria: Christian Rivers. Gidoia: Fran Walsh, Philippa Boyens, Peter Jackson. Jatorrizko eleberria: Philip Reeve. Aktoreak: Hera Hilmar, Robert Sheehan, Hugo Weaving, Jihae, Ronan Raftery, Leila George, Patrick Malahide, Stephen Lang. Herrialdeak: Zeelanda Berria, AEB. Iraupena: 128 minutu. Hizkuntza: ingelesa. Generoa: zientzia fikzioa. Izenburua euskaraz: Makina Hiltzaileak.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Mortal.Engines.2018.1080p.WEBRip.x264-[YTS.AM]
Mortal.Engines.2018.720p.WEBRip.x264-[YTS.AM]
Mortal.Engines.2018.720p.BluRay.x264-[YTS.AM]
Mortal.Engines.2018.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM]
Mortal.Engines.2018.1080p.WEB-DL.DD5.1.H264-FGT
Mortal Engines 2018 1080p WEB-DL H264 AC3-EVO
Mortal Engines 2018 UHD BluRay 2160p DD5.1 H265-d3g.mkv
Mortal.Engines.2018.720p.WEB-DL.XviD.MP3-SHITBOX

Zip archive Makina+Hiltzaileak+-+GauBeltz-ek+itzulia+(2020).zip — Zip archive, 34 KB
Azpitituluak-eus dio:
2020/11/23 17:09
Beste bertsio bat itsasten dugu, Open Data Euskadiko multzoan agertutakoa. Goian aipatzen diren sinkronizazio berdinetarako balio du.

Deskargatu