Logorama

LuistxoF — 2019/01/08 12:50:00 GMT+1

Logorama animazioko film laburra da, 2010eko Oscarretan kategoria horretako saria eraman duena. Ordu laurdeneko zorakeria ikusgarria da, logotipo eta irudi korporatiboekin osatutako unibertso batean: pertsonaiak, ibilgailuak, paisaiak... den-dena dira logoak.

Zuzendaritza eta gidoia: H5 estudioa, François Alaux, Hervé de Crécy, Ludovic Houplain. Ekoizpena: Autour de Minuit. Esteka: Wikipedia

Labur hau Jarrion.eus aplikazio mugikorraren bitartez ikus daiteke etxean, Chromecast aparailu bat baduzu.

Hemen prestaturiko bertsioa Torrent eta abarretan aurkitu daitekeen honekin dago sinkronizatua: Logorama.(2009).DVDRip.Xvid-Ngrp

Zip archive logoroma-xvis-eus.srt.zip — Zip archive, 4 KB