Le Livre des Solutions
- Urtea
- 2023
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Michel Gondry zuzendari frantziarraren film bitxi eta autoerreferentziala, bere sormen-krisi propioetan oinarrituta , umorearen eta dramaren arteko orekan.
Sinopsia: Marc, zinemagile bipolar eta berritsu bat, krisi artistiko batean murgilduta dago. Bere film berria ekoizleek suntsituko duten beldurrez, material guztia hartu eta bere izebaren herri txikira doa, muntaketa han amaitzeko. Aldi berean, bere sormen jario eutsiezinetik ekingo dio "Konponbideen Liburua" (Le Livre des Solutions) idazteari: arazo guztiei aurre egiteko gida moduko bat (askotan zentzugabea).
Zuzendaria: Michel Gondry.
Gidoilaria: Michel Gondry.
Aktoreak: Pierre Niney, Blanche Gardin, Françoise Lebrun, Vincent Elbaz.
Herrialdea: Frantzia.
Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa.
Iraupena: 102 minutu.
Generoa: Komedia dramatikoa.
Izenburua: Le Livre des solutions (fr), The Book of Solutions (en).
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:
The.Book.Of.Solutions.2023.1080p.BluRay.x264
