Le Comte de Monte-Cristo
- Urtea
- 2024
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Alexandre Dumasen Monte Cristoko kondea abenturazko eleberriaren egokitzapen bat, foiletoi luze bat. Edmond Dantes marinela, gizon zintzoa, espetxeratuko dute salaketa faltsu batzuen ondoren, eta uharte bateko espetxe negargarrian urteak igaroko ditu, ihesaldi ia sinestezina egin arte. Dantesek fortuna aurkituko du kanpoan, ze espetxean beste preso batek azaldu zion altxor bat non aurkitu. Aberasturik, Monte-Cristoko kondearen izena hartuko du Dantesek, eta sufriarazi zutenen kontrako mendeku latza planifikatzeari ekingo dio.
Zuzendari eta gidoilariak: Matthieu Delaporte, Alexandre de La Patellière. Aktoreak: Pierre Niney, Bastien Bouillon, Anaïs Demoustier, Anamaria Vartolomei, Laurent Lafitte, Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: frantsesa. Ekoizlea: Dimitri Rassam. Iraupena: 173 min.
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:
The.Count.Of.Monte-Cristo.2024.2160p.H265.ITA.FRE.EAC3.MultiSubs