Kidding (2018-2020)

via Open Data Euskadi — 2020/11/13 16:45:00 GMT+2

Kidding (txantxetan) Jim Carrey protagonista duen telesaila da. Aktore honen ezaugarrietan oinaritzen da istorioa neurri handi batean: haurrentzako programa arrakastatsu bat beti irribarrearekin aurkezten duen telebistako aurkezlea da Pickles jauna (Carreyren pertsonaia), baina aldi berean gizonak bere bizitza pertsonalean arazo eta krisi larriak doti.

AEBetako Showtime telesailaren ekoizpen bat izan da. 2018an hasi zen lehen denboraldia, eta 2020ko martxoan, 2.a amaitzean, jarraipenik ez zuela izango jakinarazi zuten.

Telesail sortzailea: Dave Holstein. Aktoreak: Jim Carrey, Frank Langella, Judy Greer, Cole Allen, Juliet Morris, Catherine Keener. Michel Gondry bideoklip eta zine zuzendari original samarrak ekoizle lanak egiten ditu, eta zenbait atal ere zuzendu izan ditu.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2020/11/13 15:45
Lehen denboraldia 10 atalez egon zen osatua, bakoitza 30 minutu ingurukoa. Michel Gondry, Jake Screier eta Minkie Spiro izan ziren zuzendariak. Showtimek eman zuen AEBetan 2018ko irailaren eta azaroaren artean.
 
Hemengo azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

WEBRip.x264-ION10
720p amzn webrip
1080p amzn webrip
web-dl (ntb)
AMZN.WEB-DL.x265-HETeam

Deskargatu