Joxean's Hil Eben

Azpitituluak-eus 2015/03/02 10:00:00 GMT+1

Ataun of the Dead laburrarekin hasitako trilogia euskaldunaren 2. partea. Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

Ideia originala eta zuzendaritza: Beñat Iturrioz, Xabier Padin. Gidoia: Beñat Iturrioz. Ekoizpena: Katihotsak Logia kultur elkartea. Hizkuntza: euskara. Iraupena: 40 minutu. Estekak: Katihotsak | Leire Palaciosen iruzkina

Azpitituluak Youtubeko bideokoak dira.

Zip archive Joxean-ben-Basque.srt.zip — Zip archive, 10 KB