Jimmy's Hall

via Open Data Euskadi — 2019/01/23 14:38:00 GMT+1

James Gralton irlandarraren bizitzan oinarritu zen Ken Loach filma egiteko. Irlandako Independentziako Gerran (1919-1921) borrokatu zen Gralton, eta, 1930eko hamarkadan, Langile Iraultzaileak taldeko buruetako bat izan zen. Irlandako Alderdi Komunistaren aitzindaria izan zen talde hura. Eliza Katolikoaren protesten eraginez, atxilotu egin zuten 1933. urtean, eta Ameriketako Estatu Batuetara kanporatu zuten gero. IRAk protestak antolatu zituen. Irlandako Errepublikako lehen erbesteratu politikoa izan zen Gralton.

Drama izan arren, tonu alaia eman dio Loachek istorioari. Zuzendariaren filmik baikorrenetakoa izango da, ziurrenera.

Zuzendaria: Ken Loach. Aktoreak: Barry Ward, Simone Kirby, Andrew Scott, Jim Norton, Brian F. O'Byrne, Francis Magee. Iraupena: 106 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2014.

Bertsio hauetarako sinkronizatua:

Jimmys.Hall.2014.720p.BluRay.x264.YIFY
JIMMY'S HALL - 2014 (GB) - Drame Historique - LIMITED.BDRip.x264-PRiDEHD

Zip archive Jimmys.Hall.2014-Euskera.sinkro.srt.zip — Zip archive, 32 KB