Iztochni piesi

via Filmazpit — 2020/12/09 14:00:00 GMT+2

Gerra Hotza bukatu ondoren gizarte bulgariarrak duen nahasmenduaren inguruko begiratu zorrotza da, drogazale baten eta jende desegokienarekin dabilen nerabe baten pasadizoen bidez islatua. Bi anaia dira protafonista, bata artista (Itso) metadonan engantxatua; eta bestea Georgi, neonazien talde batekin dabilena. Nazi horiek turkiar batzuei egindako erasoa da tramaren puntu zentrala.

Zuzendari eta gidoilaria: Kamen Kalev. Aktoreak: Christo Christov, Ovanes Torosian, Saadet Aksoy, Nikolina Iancheva, Ivan Nalbantov. Herrialdea: Bulgaria. Jatorrizko hizkuntzak: bulgariera, turkiera, ingelesa. Iraupena: 83 min. Izenburua: Iztochni piesi (bu); Eastern Plays (en); Ekialdeko jolasak (eu).


Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Eastern.Plays.2009.DVDRip.XviD.AC3-ViSiON.srt
Eastern.Plays.2009.DVDRip.XviD.HORiZON-ArtSubs

Zip archive Eastern.Plays.2009.eus.zip — Zip archive, 18 KB