Inside the Mind of Edward Snowden

Ipurbeltz — 2014/06/04 12:55:00 GMT+2
Urtea
2014

2014ko maiatzaren 28an, NBC telebista kate estatubatuarrak 40 minutuko elkarrizketa aireratu zuen Edward Snowden CIA eta NSA agentzietako kide ohiarekin. Elkarrizketa astebete lehenago grabatu zen Moskun —grabazioa bost ordutan egin zen, hotel batean—, eta bertan Snowden-ek defendatu egin zuen salatu izana bere gobernuak ezarritako zaintza masiboko programak. Bestalde, abertzaletzat jo zuen bere burua, saiatu delako geldiarazten konstituzioaren kontrako biolazioak.

Brian Williams kazetariak egin zuen elkarrizketa, NBC Nightly News albistegiko aurkezlea, eta bertan, Snowden-ekin batera, une batez Glenn Greenwald The Guardian egunkariko kazetaria ere agertzen da.

Estekak: NBC | The Rolling Stone

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta: NBC Inside the Mind of Edward Snowden 720p x264 AAC HDTV

Zip archive NBC.Inside.the.Mind.of.Edward.Snowden.EUS.srt.zip — Zip archive, 22 KB