Inferno

via Open Data Euskadi — 2019/01/16 12:42:00 GMT+1

Da Vinci kodearekin hasitako trilogian hirugarren filma da hau. Dan Brown-en bestsellerren sorta aski ezaguna, turismoa eta esoterismoa nahasteagatik, eta bere pertsonaia nagusia, Robert Langdon doktorea, beti trebea enigmak argitzen, efizientziaz gorpuzten du Tom Hanks-ek.

Sinopsia: Italiaren bihotz-bihotzean, Harvardeko Sinbologian katedraduna den Robert Langdon Literaturaren Historiako maisulan iraunkor eta misteriotsuenetako baten mundu izugarrian murgilduko da: Dante-ren Infernuan. Hori guztia oinarrian dagoela, arerio zirraragarriari aurre egin beharko dio Langdonek, eta asmakizun burutsua argitu beharko du arte klasikoaren, pasabide sekretuen eta zientzia futuristaren eszenatokian. Danteren poema epiko ilunarekin lagunduta, erlojuaren aurkako lasterketa izango du Langdonek. Erantzunak eta konfiantzazko pertsonak bilatu beharko ditu mundua behin betiko alda ez dadin.

Zuzendaria: Ron Howard
Antzezleak: Tom Hanks, Felicity Jones, Omar Sy, Irrfan Khan, Sidse Babett Knudsen, Ben Foster
Gidoia: David Koepp
Argazkia: Salvatore Totino
Musika: Hans Zimmer
Jatorrizko eleberria: Dan Browm.
Iraupena: 120 m.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Inferno.2016.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]
Inferno.2016.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]

Zip archive Inferno (2016) - Euskera sinkro.srt.zip — Zip archive, 35 KB