Hva vil folk si
- Urtea
- 2019
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Nishak 16 urte ditu, eta Norvegian aspalditik bizi den familia pakistandar bateko hiru anai-arrebetatik bigarrena da. Bizitza bikoitza darama, kalean bizitza mendebaldetar norvegiarra egiten du, edan egiten du eta mutilagun zuria dauka; baina etxean musulman zintzo gisa agertzen saiatzen da. Halako batean gelan mutilagunarekin harrapauko du aitak eta bikote gaztea bortizki jipoitu. Gizarte zerbitzuetan egun batzuez babespean harten dute egun batzuez Nisha, baina beste plan bat du aita; gogoz kontra Pakistanera eraman alaba, han zentzatuko edo zuzenduko delakoan
Nisha protagonista bezala, Iram Haq zuzendaria ere jatorri musulman eta pakistandarreko emakume norvegiarra da, eta bere esperientzia dago oinarritua gidoia neurri handi batean.
Zuzendari eta gidoilaria: Iram Haq. Aktorea; Maria Mozhdah, Adil Hussain, Ekavali Khanna, Rohit Saraf, Ali Arfan, Sheeba Chaddha, Jannat Zubair Rahmani, Lalit Parimoo, Nokokure Dahl, Isak Lie Harr. Izenburua: Hva vil folk si (no), What Will People Say (en), El viaje de Nisha (es), La Mauvaise Réputation (fr). Herrialdea: Norvegia. Hizkuntzak: norvegiera, urduera.
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:
What.Will.People.Say.2017.720p.BRRip.x264.MkvCage.ws
What.Will.People.Say.2017.720p.BluRay.x264-[YTS.AM]
What.Will.People.Say.2017.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM]
What.Will.People.Say.2017.REPACK.1080p.BluRay.x264-GRUNDiG