Hoje eu quero voltar sozinho

Oier Gorosabel Larrañaga 2022/07/03 22:26:00 GMT+2

Nerabezaroaren zailtasunak sentsibilitate handiz eta umorez erakusten dituen pelikula brasildarra, LGBT+ arloan hainbat sari jasotakoa.. Itxura sinple eta xaloa badu ere, filmak irakurketa sakonagoak ditu: adiskidetasun motak (absorbentea, ordainekoa, askea...), aniztasun funtzionalaren desdramatizazioa, hiperbabesaren auzia... Azken finean, txorikume batek habiatik hegan egiten duenezko momentu dramatiko eta hunkigarria aurkezten zaigu. Filmaren izenburuak 2010eko laburmetrai bati erreferentzia egiten dio (Eu Não Quero Voltar Sozinho), zuzendari eta aktore berekin egindakoa; argitu behar da film hau ez dela haren jarraipena, baizik eta gai bera modu landuagoan emana. Laburmetraia ikusi ezkero, ageri da 4 urteetan aktoreak asko hobetu zirela, eta denen artean Tess Amorim-en lana nabarmendu daiteke: hirukiaren paper konplexuena jokatzen duen Giovana antzeztean.

Sinopsia: Leo sortzez itsua da, eta haurtzaroa guraso maitakorrek zainduta igaro du. Haien babesetik atera beharra sentitzearekin batera, bere barruan jaiotzen ari diren sentimentu berrien nahasmena gobernatzen asmatu beharko du.

Fitxa teknikoa. Zuzendaria eta gidoigilea: Daniel Ribeiro. Ekoizleak: Daniel Ribeiro eta Diana Almeida. Musika: Ariel Henrique, Gabriela Cunha. Argazkia: Pierre de Kerchove. Jantziak: Carla Boregas eta Flavia Lhacer. Antzezleak: Guilherme Lobo, Fábio Audi, Tess Amorim, Selma Egrei, Eucir de Souza, Isabela Guasco, Júlio Machado, Victor Filgueiras, Pedro Carvalho, Guga Auricchio, Naruna Costa, Lúcia Romano, Matheus Abreu. Izenburuak: The Way He Looks (en), Au Premier Regard (fr), A Primera Vista (es), Gaur Bakarrik Itzuli Nahi Dut (eu).

Bertsio hauetarako:

The.Way.He.Looks.2014.1080p.BluRay.x264.AAC5.1-[YTS.MX]

The.Way.He.Looks.2014.720p.BluRay.x264.AAC-[YTS.MX]
The Way He Looks 2014 1080p BluRay x264 Portuguese AAC - Ozlem
Zip archive Hoje_eu.zip — Zip archive, 29 KB