Happy End

via Filmazpit — 2019/01/15 12:59:00 GMT+1

Familia burges baten bizitzan zentratzen du istorioa Hanekek. Aita, Georges Laurent, haren seme-alabak, Thomas eta Anne, eta haren bilobak Pierre eta Eve. Denak bizi dira elkarrekin etxe handi batean, Thomasen alaba Eve haiekin bizitzera joan da berriki, haren ama pilula batzuekin intoxikatu eta ospitalean baitago. Denek dute ezkutatzen duten zerbait, eta denei darie kutsu ilun bat.

Zuzendaritza eta gidoia: Michael Haneke. Aktoreak: Isabelle Huppert, Jean-Louis Trintignant, Mathieu Kassovitz, Fantine Harduin. Herrialdeak: Frantzia-Austria-Alemania. Iraupena: 107 minutu. Hizkuntzak: frantsesa, ingelesa.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Happy.End.2017.720p.BluRay.x264-[YTS.AM]
Happy.End.2017.1080p.BluRay.x264-[YTS.AM]

Zip archive Happy.End.filmazpit.eus1.srt.zip — Zip archive, 26 KB