Gwledd

Luistxo — 2022/01/06 18:05:00 GMT+2

Gwledd (banketea, galesez) galeseraz egindako fantasia eta beldurrezko filma da, 2021ekoa, S4C bertako telebista publikoak ekoitzia eta nazioaretan banatu dena ingelesezko izenburuarekin: The Feast. Familia burgesaren kritika sozialetik abiatzen da filma, baina tentsioak crescendo hazkor batean gore festibal bateraino eramango gaitu.

Gau batean, familia aberats bat elkartu da Galesko etxalde batean afaltzeko. Familiak bi gonbidatu hartuko ditu, negozio-gizon bat eta etxe ondoan bizi den nekazari bat gonbidatu ditu, zeintzuen artean negozio-akordio bat ziurta liteke, inguruetako meatzaritza ustiaketa dela eta. Afari berezian laguntzeko, emakume misteriotsu bat kontratatu dute zerbitzari izateko, eta pertsona honek rol berezia izango du etxean izango diren gertaeretan, zeinak lotura izango dute inguruko antzinako ipuinekin.


Zuzendaria: Lee Haven-Jones. Gidoigile eta ekoizlea: Roger Williams. Aktoreak: Annes Elwy, Nia Roberts, Julian Lewis Jones, Steffan Cennydd, Sion Alun Davies, Rhodri Meilir, Lisa Palfrey. Herrialdea: Gales. Hizkuntza: galesera. Generoa: terrorea. Iraupena: 93 min.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

The.Feast.2021.MULTIPLE.LANGUAGES.720p.WEBRip.800MB.x264-GalaxyRG
The.Feast.2021.1080p.WEB-DL.DD5.1.H.264-EVO
The.Feast.2021.WELSH.1080p.WEBRip.x265-RARBG
The.Feast.2021.1080p.WEBRip.x264.AAC5.1-[YTS.MX]
The.Feast.2021.720p.WEBRip.x264.AAC-[YTS.MX]
The.Feast.2021.WELSH.1080p.WEBRip.DD5.1.x264-NOGRP
The.Feast.2021.MULTIPLE.LANGUAGES.1080p.WEBRip.1400MB.DD5.1.x264-GalaxyRG
The.Feast.2021.WELSH.WEBRip.XviD.MP3-XVID
The.Feast.2021.WELSH.WEBRip.x264-ION10
The.Feast.2021.720p.WEBRip.AAC2.0.X.264-EVO
The.Feast.2021.HDRip.XviD.AC3-EVO
The.Feast.2021.WELSH.WEBRip.XviD.MP3-XVID

Zip archive Gwledd-eus-ona.zip — Zip archive, 15 KB