Frankenstein

Azpitituluak-eus 2025/12/15 12:35:00 GMT+1

Enegarren adaptazioa Mary Shelleyren eleberrian oinarritua. Izaki edo munstroaren rolean, Jacob Elordi euskal jatorriko izarra, ikusgarri eta bikain.

Sinopsia: Victor Frankenstein doktoreak, bizitzaren eta heriotzaren sekretuekin obsesionatuta, izaki bat sortuko du hildakoen gorputz-atalak erabiliz. Alabaina, bere sorkuntzaren itxura beldurgarriak uxatuta, baztertu egiten du. Izaki edo munstroa delakoak, bere sortzailearen aurkako mendekua bilatuko du.

Zuzendaria: Guillermo del Toro.
Gidoilaria: Guillermo del Toro (Mary Shelleyren eleberrian oinarritua).
Aktoreak: Oscar Isaac (Victor Frankenstein), Jacob Elordi (Izakia), Mia Goth, Christoph Waltz, Felix Kammerer, Lars Mikkelsen.
Herrialdea: AEB.
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa.
Iraupena: 130 minutu inguru.
Generoa: Beldurrezko drama gotikoa.
Plataforma: Netflix.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

Frankenstein.2025.1080p.WEBRip.YTS

Zip archive Frankenstein.2025.zip — Zip archive, 36 KB