Foxtrot

via Open Data Euskadi — 2019/12/29 03:35:00 GMT+2

Gaur egungo Israel. Hiru kapitulutan, Michaelek eta Daphnak osatutako bikoteak berri lazgarri bat jasotzen du. Jonathan semea zerbitzu militarra egiten ari zela hil zaie. Ama drogatuta eta aita suminduta semea agurtzeko prestatzen dira. Senideei abisatu behar diete, tartean, Holokaustoa bizi zuen Michaelen amari. Baina dena oker bat izan da: semea bizirik dago. Egoera surrealista honek semeak kontrol postu batean bizitako egoera surrealistekin bat egiten du. Bigarren zatian basamortuan dagoen kontrol horretara goaz, eta hirugarren zatian benetako galera bati aurre egin beharko diote. Gutxinaka, filmean, hiru belaunaldiek Israelgo gizarte militarizatuari ematen dieten erantzuna ikusiko dugu.

Zuzendari eta gidoilaria: Samuel Maoz.
Aktoreak: Lior Ashkenazi, Sarah Adler, Yonaton Shiray, Shira Haas.
Herrialdeak: Israel, Alemania, Frantzia, Suitza.
Hizkuntza: hebraiera.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

Foxtrot 2017 WEB-DL Sonata Premiere

Zip archive Foxtrot - Euskera zuz.srt.zip — Zip archive, 14 KB