Fantastic Beasts: The Crimes of Grindelwald
- Urtea
- 2018
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Harry Potter unibertsoa frankizia bihurturik, Fantastic Beasts sagan Potterren historiako aurrekari moduko batzuk agertzen dira, baina nahiko azaletik, saga originalak zuen indarrarekin alderatuta. Grindewald sagaren amaiaeran agertzen zen ultra-gaizto gisa (Voldemort-en pareko maltzurkerian), eta film honetan ikusiko dugu pertsonaia hori, Dumbledore txintxoaren bertsio gaztearekin batera. Honen aurrekoa ere badugu euskaratua: Fantastic Beasts and Where to Find Them.
Sinopsia: Lehen filmaren amaieran, MACUSA (AEBetako Biltzar Magikoa) erakundeak Newt Scamanderren (Eddie Redmayne) laguntzaz Gellert Grindelwald (Johnny Depp) azti ilun boteretsua atzeman zuen. Baina, bere mehatsua betez, Grindelwaldek haien zaintzapetik ihes egin eta bere jarraitzaileak elkartzen hasiko da, haietako gehienek ez dakite zein diren bere benetako asmoak: izaki ez magiko guztien gain agintzeko odol garbiko aztien altxamendua burutzea. Grindelwald asmoak zapuzteko ahaleginean, Albus Dumbledore gazte batek (Jude Law) bere antzinako Newt Scamander ikasleari laguntza eskatuko dio, honek aurrean topatuko dituen arriskuei buruz jakitun ez denez baiezkoa emango dio.
Zuzendaria: David Yates. Gidoia: J. K. Rowling. Aktoreak: Eddie Redmayne, Katherine Waterston, Jude Law, Johnny Depp, Dan Fogler, Alison Sudol, Ezra Miller, Zoë Kravitz, Callum Turner, Claudia Kim, William Nadylam, Kevin Guthrie. Herrialdeak: AEB, Erresuma Batua. Iraupena; 134 min.