Fabricated City
Azpitituluak-eus
—
2023/03/28 13:25:00 GMT+1
- Urtea
- 2017
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Hego Koreako mutil gazte bat, Kwon Yoo, langabezian dago eta ez dirudi gauza handia denik; baina online jokoetan parekorik gabeko jeinu bat da. Ziberkafetik konektatuta aritzen da mundu birtual horretan. Egun batez, atxilotu egingo dute, krimen izugarri batez akusatua: institutuko neska baten hilketa. Jokalari eta pirata informatikoen laguntza beharko du bere errugabetasuna demostratzeko eta benetako hiltzaileei maskara kentzeko.
Zuzendari eta gidoilaria: Park Kwang-hyun. Aktoreak: Ji Chang-wook, Sim Eun-kyeong, Ahn Jae-hong. Herrialdea: Hego Korea. Hizkuntza: koreera.
Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:
Fabricated.City.2017.BluRay.1080p.5.1CH.x264.Ganool.ee
