Extra Ordinary

via Filmazpit — 2019/12/29 13:24:00 GMT+2

Rose, autoeskola bateko irakasle eztia eta atsegina, Irlandako herri batean bizi da. Maitasun/gorroto harremana du bere botere paranormalekin eta ez ditu erabili nahi izaten. Egun batean, ordea, nahitaez erabili beharko ditu. Christian Winterrek -arrakasta bakar baten jabe den rock izar ahaztuak- itun bat egin du deabruarekin bere karreraren gailurrera itzultzeko. Nerabe bat sakrifikatu beharko du helburu hori lortzeko. Nerabea salbatzeko, aitak, Martin Martinek, laguntza eskatuko dio Roseri. Film honek irabazi zuen 2019ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen publikoaren saria.

Zuzendaritza eta gidoiaa: Mike Ahern, Enda Loughman.
Aktoreak: Maeve Higgins, Barry Ward, Will Forte, Jamie Beamish, Terri Chandler.
Herrialdeak: Irlanda, Belgika.
Hizkuntza: ingelesa.
Iraupena: 94 min

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

Extra.Ordinary.2019.1080p.WEB-DL.H.264.AC3-EVO

Zip archive extra-ordinary_euskzuz.srt.zip — Zip archive, 37 KB