Elsbeth

via Open Data Euskadi cc-by-sa — 2025/07/26 14:25:00 GMT+1

Elsbeth Tascioni abokatu bitxia The Good Wife eta The Good Fight telesailetan sekundarioa izan zen, eta harekin egin dute spin-off hau, izatez aurrekoen doinutik oso urruti geratzen dena.

Elsbeth Tascioni abokatu bitxi eta beti irribarretsua Chicagotik New Yorkera doa. Hasiera batean, NYPD New Yorkeko Poliziaren jarduna gainbegiratzeko misioa du, ikerketetan prozedura egokiak betetzen direla ziurtatzeko. Ezinbestean, ordea, bere adimen zorrotzari eta xehetasunei erreparatzeko duen gaitasun bereziari esker, kasuak konpontzen barneratuko da (atal bakoitzeko, kasu bat ixten du).

Sortzaileak: Robert King eta Michelle King.
Aktore nagusiak: Carrie Preston, Wendell Pierce, Carra Patterson.
Plataforma: CBS.
Generoa: Poliziakoa, komedia.

Karga honetan: 1. denboraldia, 2024, 10 atalekoa. Azpitituluak bat etorriko dira multzo hauetan doazen atalekin:

Elsbeth.S01.HDTV.x264-PHOENiX
Elsbeth S01 1080p AMZN WEB-DL DDP5 1 H 264-FLUX[TGx]

Zip archive ELSBETH_S01.zip — Zip archive, 206 KB