Den Blomstertid Nu Kommer

via Open Data Euskadi — 2020/12/09 16:32:00 GMT+2

Izenburua, suedieraz, hango ereserki klasiko baten izena da (Den Blomstertid Nu Kommer, literalki, 'Iritsi da loratze garaia'), baina nazioarteko banaketetan The Unthinkable izena eman diote (pentsaezina, euskaraz). Ereserki eta musikarekin lotura pertsonaia nagusian dugu, Alex, zeina arrakasta duen pianista bat da. Baina iragan zaila du, familia desegituratu batetik baitator. Pentsaezinari dagokionez, zera da: Suedia astinduko duen eraso kimiko erraldoi bat. Ustezko eraso terroristaren eraginez, gizartea kolapsorantz doa.

Zuzendaritza: Crazy Pictures kolektiboa. Gidoia: Crazy Pictures, Christoffer Nordenrot. Aktoreak: Christoffer Nordenrot, Lisa Henni, Jesper Barkselius, Pia Halvorsen. Herrialdea: Suedia. Hizkuntza: suediera. Iraupena: 129 min. Generoa: Hondamendien filma.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

The.Unthinkable.2018.SWEDISH.1080p.BluRay.H264.AAC-VXT
Den.blomstertid.nu.kommer.2018.720p.BRRip.x264.MkvCage.ws
Den.blomstertid.nu.kommer.AKA.The.Unthinkable.2018
The.Unthinkable.2018.Bluray.1080p.DTS-HD.x264-Grym

Zip archive Den.blomstertid.nu.kommer.EUS.zip — Zip archive, 21 KB