Death Note

Andoni Solorzano Orue 2020/03/17 11:41:47 GMT+2
Death Note (Desu Nōto?) Tsugumik idatzi eta Takeshi Obatak ilustratutako manga serie bat da, eta honen anime serierako egokitzapena Tetsurō Arakik zuzendu zuen.
Urtea
2006

Yagami Light ikasle bikaina da. Tamalez, eguneroko bizitzak ikaragarri aspertzen du. Baina hau guztia aldatu egiten da koaderno misteriotsu bat aurkitzen duenean: Death Note koadernoa. Koaderno honek gaitasun bat dauka: bertan idazten diren izenen jabeak hil egiten dira. Gainera Lightek, Ryuk Shinigamiaren bisita jasoko du, koaderno horren jatorrizko jabearena. Berak Death Noteari buruzko guztia azalduko dio. Hau guztia jakinda, Lightek koadernoa mundua gaizkileetatik libratzeko erabiltzen du. Erailketa ugari egin ondoren, Munduko ikerlaririk onenak, "L" deritzonak, Light harrapatzeko konpromezua hartzen du, horrela, munduko bi pertsona azkarrenen arteko erronka hasiko da.

"Bere biraketa eta nahasteetatik haratago, zalantzan jartzen ditu moraltasunari, justiziari eta heriotza zigorrari buruzko kontzeptu batzuk. Horri animazio preziatua eta ondo idatzitako elkarrizketak gehitzen bazaizkio, emaitza anime bikaina da. "
Maya Phillips: Vulture

"Moraltasunaren ideia esploratzeko eta zalantzan jartzeko ahalegin ausarta anbizio handikoa bezain arrakastatsua da. Oso ondo. "
Time Out

IMDB datu baseak 9 puntu ematen dizkio.

Goza ezazue!

Oharra: azpitituluak bat etorriko dira Refuleros bertsioarekin. Askotan zuzendu ditut eta ordu asko sartu dizkiot zuzentasunari. Hala ere, beti agertuko dira akatsak, baina uste dut nahiko finduta daudela.

Oharra 2: Norbaitek online ikusi nahiko balu, edo muntaia bera jaitsi, Euskal Encodings webgunean duzue eskuragarri.

application/rar Death Note Euskaraz [Euskal-Encodings].rar — application/rar, 363 KB