Dane-ye anjir-e ma'abed

Azpitituluak-eus 2024/11/11 12:25:00 GMT+1

Imanek urte luzez egin du lan funtzionario publiko gisa, eta bere ametsa lortuko du, postu-igoera epaile ikertzaile laguntzailea bihurtzeko, Auzitegi Iraultzaileentzat. Baina hijabaren protesten garaian (Poliziak Mahsa Amini 22 urteko emakumea atxilotu zuenean beloa gaizki eramateagatik, eta komisaldegian hil zen) tokatzen zaio kargu berria, eta familian arazoak sortuko dizkio horrek, bereziki bere bi alabekin, zeinak ikuspegi progresistakoak diren.

Zuzendari eta gidoilaria: Mohammad Rasoulof. Aktoreak: Soheila Golestani, Missagh Zareh, Mahsa Rostami, Setareh Maleki. Herrialdea: Iran. Generoa: drama. Iraupena: 168 min. Izenburua:: دانه‌ی انجیر معابد (persiera: Dāne-ye anjīr-e ma'ābed, Piku sakratuaren hazia). 

Zip archive Fig-farsi-eus.zip — Zip archive, 37 KB