Damsel

Azpitituluak-eus 2025/11/26 12:50:00 GMT+1

Elodie printzesa gazteak onartu egiten du printze xarmangarri batekin ezkontzea, bere herriaren gosetea amaitzeko. Hala ere, ezkontza amaitu bezain laster, errege-familiak antzinako zor bat ordaintzeko sakrifizio gisa kobazulo batera botako du. Bertan, suzko herensuge bati aurre egin beharko dio. Ohiko istorioetan ez bezala, Elodiek ez du zaldun miragarri baten laguntzarik izango; bere adimena, indarra eta bizirauteko gogoa soilik erabili beharko ditu herensugearen zulotik bizirik ateratzeko.

Zuzendaria: Juan Carlos Fresnadillo.
Gidoilaria: Dan Mazeau.
Aktoreak: Millie Bobby Brown, Ray Winstone, Robin Wright, Angela Bassett, Nick Robinson.
Herrialdea: AEB.
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa.
Iraupena: 108 minutu.
Generoa: Fantasia.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

Damsel.2024.1080p.WEB.H264-ETHEL

Zip archive damsel.(2024).zip — Zip archive, 16 KB