Cutie and the Boxer

Via Filmazpit — 2020/11/12 17:46:00 GMT+1

Sundanceko zinema-jaialdiko dokumental zuzendari onenaren saria irabazi zuen lan honek. Amodioari, sakrifizioari eta sormen-espirituari buruzko gogoeta zintzoa da. Ushio Shinohara margolari-boxeolariaren eta Noriko artistaren arteko 40 urteko ezkon bizitza kontatzen zaigu. Tokion artista probokatzaile eta polemikoa zen Ushio arrakastaren aparretan bizi zen, baina 1969an New Yorkera abiatzen denean, nazioarteko aintzatespenaren bila, arrakasta komertzial txikia izango du. Bitartean, 19 urteko Noriko New Yorkera joango da artea ikastera, eta han, erabat maiteminduko da Ushiorekin.

Zachary Heinzerling Brooklynen (New York) bizi da, eta bere lehenengo filmagatik, Cutie and the Boxer, dokumental-zuzendari onenaren saria irabazi zuen Sundanceko zinema-jaialdian.

Zuzendaritza, gidoia, argazkilaritza: Zachary Heinzerling. Protagonistak: Ushio Shinohara, Noriko Shinohara. Musika: Yasuaki Shimizu. Herrialdea: AEB. Generoa: dokumentala, biopic. Iraupena: 82 min.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Cutie.and.the.Boxer.2013.720p.WEBRip.x264-Fastbet99
cutie.and.the.boxer.2013.limited.720p.bluray.x264-geckos

Zip archive cutie-eus-ona.zip — Zip archive, 20 KB