Crisis

via Open Data Euskadi — 2022/12/28 19:20:00 GMT+2

21. mendeko AEBetako droga krisia nagusiki opioideek eragiten dute, eta alde horretatik fentanila da modakoena zein hilgarriena, heroina baino askoz indartsuagoa eraginetan eta adikzio-gaitasunean. Fentanilaren trafikoari eta eraginari buruzko filma da hau, bide batez, Armie Hammer protagonista izango duen azkenetakoa, kantzelatua geratu baita gizona, bere abusu-harremanen historialagatik.

Sinopsia: hiru istorio elkarliotzen dira. Batetik Kanadatik fentanila ekartzen duen erakunde mafioso batean sartzen da DEA polizia-erakundeko infiltratu bat. Bestetik, arkitekto batek oxikodinarekin duen dependentziari aurre egin beharko dio unerik gogorrenean, bere semea adikzioa hil baitu berriki. Hirugarren istorioan, unibertsitateko irakasle batek farmazeutika baten produktu bat babesteko trantzean dago, mina kenduko omen du adikziorik sortu gabe...

Zuzendari eta gidoilaria: Nicholas Jarecki. Aktoreak: Gary Oldman, Armie Hammer, Evangeline Lilly, Greg Kinnear, Michelle Rodriguez, Luke Evans, Lily-Rose Depp. Hizkuntza: ingelesa. Generoa: thriller. Iraupena: 118 min.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Crisis.2021.720p.BluRay.x264-PiGNUS
Crisis.2021.1080p.BluRay.x264-PiGNUS
Crisis.2021.1080p.Bluray.DTS-HD.MA.5.1.X264-EVO
Crisis.2021.BDRip.XviD.AC3-EVO
Crisis.2021.BRRip.XviD.AC3/MP3-XVID
Crisis.2021.720p/1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
Crisis.2021.1080p.BluRay.x265-RARBG
Crisis.2021.720p/1080p.BluRay.x264.AAC-[YTS.MX]
Crisis.2021.720p/1080p.BluRay.800MB/1400MB.x264-GalaxyRG
Crisis.2021.720p/1080p.10bit.BluRay.6CH.x265.HEVC-PSA

Zip archive CRISIS_2021_eus_on.zip — Zip archive, 40 KB