Circumstance

via Filmazpit — 2019/12/29 01:55:00 GMT+2

Atafeh neska nerabe bat da eta bere anaia Mehran-ekin batera, familia aberats batean hazi izan dira Teheranen, Irango hiriburuan: musikaz, arteaz eta jakin-min intelektualaz inguratuta. Atafehek fama eta abentura ditu amets, eta bere lagunik onena Shireen-ekin (beste neska bat) batera Teherango azpimundua arakatzen ari dira: edaria eta drogaz gain, harreman lesbikoekin ere esperimentatuko dute. Bitartean Mehran anaia etxera itzuli da droga-adikzioagatik errehabilitazioan egon ondoren: erlijioak orain pisua du bere bizitzan, eta Shireen-ekin obsesionatuko da bere arrebarekin harremana hozten doan une berean. Gurasoak ere ageri dira traman, gainera.

Zuzendari eta gidoilaria: Maryam Keshavarz.
Aktoreak: Nikohl Boosheri, Sarah Kazemy, Reza Sixo Safai, Soheil Parsa, Nasrin Pakkho.
Herrialdeak: Estatu Batuak, Iran, Frantzia, Libano.
Hizkuntza: Persiera.
Izenburua: Circumstance (en), شرایط‎, Šar'ayet; perfieraz; En secret (fr), Zirkunstantzia (eu).
Iraupena: 105 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Circumstance.2011.LIMITED.DVDRip.XviD-SceneLovers
Circumstance.2011.LIMITED.DVDRip.XviD-Counterfeit

Zip archive Circumstamce-zirkuns-zuz.zip — Zip archive, 15 KB