Child's Play (2019)

via Open Data Euskadi, cc-by-sa — 2021/12/21 17:22:00 GMT+2

Chucky kopin diabolikoa edo Haur Jolasa, 1988ko terrorearen klasiko bat da (hemen jada euskaratua genuena) eta hau berregokipen bat da. Istorioa ezaguna da; amak semeari panpina bat oparituko dio urtebetetzerako, barnean izaki maltzurra ezkutatzen duela jakin gabe.

Bertsio honen berritasunen artean, ama hori alarguna da, semea ia gorra, eta panpinak jatorria du jostailu teknologikoki aurreratuak egiten dituen enpresa batean (Kaslan). Panpina super-aurreratu hauek diseinatuta daude beren jabeentzako betiko lagunak bilakatzeko, eta ingurunetik ikasi eta ondorioz aktuatzeko gaitasuna dute. Baina delako Chucky zehatz hau desberdina da, zeren Kaslaneko langile batek segurtasun protokoloak ezabatu dizkio suizidatu aurretik (minduta zegoen lanetik bota behar zutelako).

Zuzendaria: Lars Klevberg. Gidoia: Tyler Burton Smith. Aktoreak: Aubrey Plaza, Gabriel Bateman, Brian Tyree Henry, eta Mark Hamill ahotsa jartzen Chuckyri. Herrialdeak: AEB, Kanada. Iraupena: 90 min. Generoa: Terrorea. Izenburua: Child's Play (en), Child's Play : La Poupée du mal (fr), Muñeco diabólico (es).

Zip archive Childs.Play.2019.eu-ondo.zip — Zip archive, 25 KB