Carlito's Way

via Open Data Euskadi, cc-by-sa — 2021/09/15 15:38:00 GMT+2

1975, New York, Carlito Brigante (Al Pacino) puertorrikoar jatorriko heroina-trafikatzailea bost urtez preso egon ondoren espetxetik irten berria da, droga-trafikoa uzteko asmoz. David Kleinfeld abokatu kokainazale eta adiskidearen laguntzaz gau klub bateko kide bilakatzea lortuko du eta Gail neskalagun ohiarekin harremana berreskuratzen saiatuko da, baina krimenaren munduan bide zuzena jarraitzen ez zaio erraza izango.

Zuzendaria: Brian De Palma. Gidoia: David Koepp, Edwin Torres. Jatorrizko eleberriak: Edwin Torres (Carlito's Way, 1975, eta After Hours, 1979). Aktoreak: Al Pacino, Sean Penn, Penelope Ann Miller, Luis Guzman, John Leguizamo, Jorge Porcel, Joseph Siravo, Viggo Mortensen, Marc Anthony. Herrialdea: AEB.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

Carlitos.Way.1993.Bluray.1080p.DTS-HD.x264-Grym

Zip archive Carlitos.way.EUSONDO.zip — Zip archive, 50 KB