Captain Marvel

via Open Data Euskadi — 2020/11/12 17:46:00 GMT+2

Marvel unibertsoko pertsonaia bat aurkezten eta eraikotzen zaigu film honetan, era berean aurreko filmetan zegeon Fury pertsonaia (Samuel L. Jakcson) gaztetuta agertzen zaigularik metodo digitalez (efektua ez da txar-txarra, baina ona ere ez). Genero kontuei men eginez, Marvelen jokaldi marketinzalea da superheroi ultra-indartsu bat emakumezko rolarekin betetzea film honetan, frankiziako pertsonaia maskulinoen nagusitasuna orekatzeko.

Sinopsia: 1995ean girotutako filmak Carol Danvers AEBko Aireko Armadako pilotu ohiaren ibilbidea jarraitzen du, galaxiako heroi ahaltsuenetako bat bilakatzen delarik, eta Starforce talde militarraren kide bihurtzen delarik. Etxera itzultzen denean, bere iraganari eta nortasunari buruzko galderak dauzka, Lur planeta bi estralurtar munduren arteko gatazkaren erdian dagoenean. Fury agentearen gidaritzapean, Danvers pixkanaka Marvel kapitaina bilakatuko da.

Zuzendari eta gidoilariak: Anna Boden, Ryan Fleck. Gidoilari gehigarriak: Geneva Robertson-Dworet, Nicole Perlman, Meg LeFauve. Aktoreak: Brie Larson, Jude Law, Samuel L. Jackson, Ben Mendelshon, Gemma Chan. Herrialdea: AEB. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Zientzia fikzioa, superheroiena.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Captain.Marvel.2019.HDRip.AC3.X264-CMRG
Captain.Marvel.2019.HDRip.XviD.AC3-EVO
Captain.Marvel.2019.720p.WEB-DL.DD5.1.H264-CMRG
Captain.Marvel.2019.1080p.WEB-DL.H264.AC3-EVO
Captain.Marvel.2019.720p.WEB-DL.x264-MkvCage.ws
Captain.Marvel.2019.1080p.WEB-DL.DD5.1.H264-FGT
Captain.Marvel.2019.720p.WEB-DL.2CH.x265.HEVC-PSA
Captain.Marvel.2019.720p.WEBRip.x264-[YTS.AM]
Captain.Marvel.2019.1080p.WEBRip.x264-[YTS.AM]
Captain.Marvel.2019.1080p.WEB-DL.DD5.1.HEVC.x265-RMTeam

Zip archive Captain Marvel - Euskera prest.zip — Zip archive, 33 KB