Blackfish

Azpitituluak-eus 2023/06/25 12:42:00 GMT+2

Dokumental honek kontatzen du nolako bizimodu latza duten orka edo ezpalartek, zetazeo handi horiek, ikuskizunetarako erabiltzen dituztenean itsas-zoo handietan. Era berean, haiekin lan egiten dutenentzat zein arriskutsuak diren ere kontatzen zaigu, istripu larri eta heriotzen berri zehatrza emanez, hala nola Floridako SeaWorld-en eta Tenerifeko Loro Parquen gertaturiko kasu latz batzuk. Salaketako film zuzena, orkekin lan egindako profesional damutu askoren testigantzarekin.

Zuzendaria: Gabriela Cowperthwaite. Gidoia: Eli Despres, Tim Zimmermann, Gabriela Cowperthwaite. Ekoizleak: Manuel V. Oteyza, Gabriela Cowperthwaite. Iraupena: 83 minutu. Hizkuntzak: ingelesa, gaztelania.

Azpidatzi hauek euskaratu dira, frantsesetik eta automatikoki, Zital hacker euskaldunak antolatu duen zerbitzu honi esker, zeinak darabilen Jaurlaritzaren Itzuli itzultzaile neuronalaren APIa. Testuan ez da ukiturik edo zuzenketarik, asmo esperimentalez bere horretan partekatzea erabaki baitugu. Horren ondorio da, adibidez, ez duzuela orka edo ezpalartarik aipuetan irakurriko, baizik eta balea hiltzaileak, orkoak (sic) eta epaulard itzuligabeak.

Gehiago jakiteko, ikus albiste hau.

Fitxategi erantsian, hain zuzen, euskarazko SRT-a doa, eta haren sorburu izan den frantsesezkoa. Sinkronizazioa bertsio hauetarako da:

Blackfish 2013 1080p BluRay x264 AAC - Ozlem
Blackfish 2013 720p BluRay x264 AAC - Ozlem

Zip archive Blackfish-fr-EUS.zip — Zip archive, 83 KB