Blackbird

via Open Data Euskadi, cc-by-sa — 2021/09/27 15:46:00 GMT+2

Bille August zinemagile daniarraren Stille hjerte / Silent Heart (2014) filmaren bertsio berria da Blackbird hau.

Gaitz degeneratibo bat du Lilyk (Susan Sarandon), eta sufrimenduari amaiera emateko eutanasia nahi du, hiltzeko. Paul senarrak (Sam Neill) eta biek familia etxera gonbidatuko dute asteburua elkarrekin igarotzeko; Jennifer (Kate Winslet) eta Anna (Mia Wasikowska) alabak eta beren senideak bilduko dira etxean, baita gurasoek gaztetatik lagun duten Liz ere (Lindsay Duncan). Erabakia argia den arren, tentsioak, gatazkak eta beldurrak azaleratuko dira, baina baita denek elkarri dioten maitasuna ere.

Zuzendaria: Roger Michell. Gidoia: Christian Torpe. Aktoreak: Susan Sarandon, Kate Winslet, Mia Wasikowska, Lindsay Duncan, Rainn Wilson, Bex Taylor-Klaus, Sam Neill. Herrialdea: AEB. Hizkuntza: ingelesa. Iraupena: 98 min.

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

Blackbird.2020.720p.WEBRip.800MB.x264-GalaxyRG
Blackbird.2019.720p.WEB-DL.XviD.AC3-FGT
Blackbird.2019.1080p.WEBRip.x264-RARBG
Blackbird.2019.WEB-DL.x264-FGT

Zip archive Blackbird_eusondo.zip — Zip archive, 32 KB